Gasteizko eskola-baratzeen ezarpenaren eta erabilera didaktikoaren analisia

-2025ko irailak 30
Ikastorratza aldizkariaren azken zenbakia argitaratu berri da Gasteizko eskolako ortuen inguruko Iratz Pouk, Igone Palaciosek, Daniel Zuazagoitia eta Unai Coronelek egindako ikerketa. 

Egindako analisiak erakusten du Gasteizen eskola-baratzeen presentzia handia dela eta hauen erabilera didaktikoa altua, esperientzia interesgarri askorekin, nahiz eta, oraindik, eskoletako baratzeen erabilera didaktikoa era sistematizatu eta orokortu batean sustatu eta erabiltzera heltzeko bide handia egon. Hobekuntza hauek ahalbidetzeko, artikuluan, besteak beste, eskola-baratzeen arduradunen eta irakasleen (tutoreen) formakuntza hobetzea, eskola komunitateko kideen inplikazioa indartzea eta eskola barruan eta eskola komunitate desberdinen artean esperientzia positiboak partekatzea proposatzen da.

HaziCampusetik euren egunerokotasunean hau gauzatzea ahalbidetzen duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkiegu, euren esperientziak partekatzeagatik eta Unibertsitate-Eskola ikerketa eta hezkuntzarako saretzea posible egiteagatik. 

Ikerketa euskaraz idatzita dago eta Ikastorratza aldizkariaren weborritik jaitsi daiteke.

Leave a Comment