Skip to content
Ikasturtearen hasierarekin batera, Arabako campuseko irakasle eta ikasleak beren irakasgaietatik hasi dira lanean. Gure webguneko egutegian ikus dezakezuenez, espazio honek okupazio handia erakusten du eta Haur Hezkuntzako, Geografiako, Ingurumen Zientzietako edo Enologia masterreko ikasleek baratzean egin dituzte praktikak. Gainera, gaur hasi da komunitate osoari zuzendutako agroekologia ikastaroa, urrian zehar luzatuko dena, eta Federico Baraibar BHIko zeregin ikaskuntzarako gelako lagunek astero bisitatzen gaituzte.
Proiektu honek sortzen duen interesa agerikoa da, eta horren erakusgarri izan da Diario de Noticiasen berriki argitaratu zen erreportajea. Parte hartzen duten pertsona guztien inplikazioak eta sortzen dugun interes sozialak iraunkortasunean, adaptazioan eta ekintza kritikoan oinarritutako hezkuntza batzen dituen proiektu aberasgarri batean jarraitzera bultzatzen gaitu.