ZIZARE: STEM ikaskuntza eta identitatea(k) eskolako kanpo espazio berdean Ministeritzako proiektua hasi berri da

Gasteiz, 2025eko Abendua

Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikerlari-talde batek Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatutako proiektua eskuratu du, 2024ko “Generación de Conocimiento” deialdian (kodea PID2024-159566NB-I00). Proiektuak hiru urteko iraupena izango du eta 96.375 euroko finantziazioa du.

Diseinuan Oinarritutako Ikerketaren paradigmaren pean, proiektu honek Lehen Hezkuntzako STEM arloko ikaskuntzari buruzko ezagutza teorikoa sortu nahi du, eskolako berdegunea testuinguru hartuta. Proiektu honen helburua da STEM arloko proposamenak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea eskolako kanpo-espazioa erabiliz irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko eta ikasleengan  “STEM pertsona”izatearen hainbat interpretazio inklusiboak sustatzeko. Proiektuaren akronimoa (ZIZARE) da  eta gure lurzoruen materiaren zikloan funtsezkoak diren ornogabe hauei keinu bat egiteaz gain, proiektuaren hiru ideia jasotzen ditu:
Zientzia (ZIentzia)-+-Apreziazioa (ZAletasuna)-+Ikerketa (REsearch).

Proiektuaren parte-hartzaileak hauek dira: Arantza Rico (Ikerlari Nagusia), Igone Palacios-Agúndez (Ikerlari Nagusi kidea), Unai Coronel Gastiain (doktore-aurreko ikerlaria), Aritz Ruiz-González, Elena Agirre-Basurko, Uzuri Albizu-Mallea eta Daniel Zuazagoitia.

 

 

HaziCampusean habitatak eta biodibertsitateari buruz ikasitakoa praktikan jartzeko bisita

Pasa den abenduaren 22an, Niño Jesús eskolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak UPV/EHUko Arabako Campuseko baratze ekologikoan egon ziren bertako habitatak eta euren biodibertsitatea aztertzen. Bisita hau ezarpen didaktiko baten amaierako jarduera izan da. Alba De Arriba, Lehen Hezkuntza Graduko 4 mailako ikaslea eta Leire Ruiz de Azua, LHko 4. mailako natur zientzien irakaslea lankidetzan aritu dira eskolako habitatak eta biodibertsitateari buruzko sekuentzia didaktikoa aurrera eramaten. Talde-lanean, giro onean eta eguraldia lagun, ikas-irakas esperientzia ederra partekatu dugu eta ikasleek hainbat ornogabe, anfibio eta landareak identifikatu dituzte.

Egindako inplementazioaren analisia, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntza graduko Alba De Arriba Fabak egingo du bere gradu amaierako lanean, Arantza Rico irakaslearen zuzendaritzapean. Eskerrik asko Niño Jesús eskolari gurekin lankidetzan aritzeagatik!