Unibertsitateko mikrokredentziala HaziCampusean maiatza eta ekainean

EHUko mikrokredituen webgunean argitaratu berri da gure prestakuntza, honako izenburu honekin: Eskolako espazio berdea: STEM hezkuntzarako eta iraunkortasunean oinarritutako hezkuntzarako diseinu eta erabilera didaktikoa.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendutako “Lekuan Oinarritutako Ikaskuntzari” buruzko prestakuntza da, eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatean eta Arabako Campuseko Baratze Ekologikoan emango da. Eskoletako berdeguneen hezkuntza-aukerak aztertzen ditu, batez ere patio naturalizatuak dituzten ikastetxeetarako. STEM hezkuntza eta iraunkortasuna integratzen dituen ikastaro praktikoa da, baliozkotutako eta gelara transferitu daitezkeen proposamen didaktikoekin. Unibertsitatearekin kolaborazioak hasteko aukera ere eskaintzen du, ikasgelan STEM proposamenak praktikan jartzeko.

Saioak asteazkenetan izango dira,16:00-18:00 edo 16:00-19:00. Guztira 6 saio izango dira, 2026ko maiatzak 6tik ekainaren 10era arte. (programa hemen edo webgunean kontsultatzea gomendatzen da, saio bakoitza noiz den jakiteko informazio zehatza izateko). Prestakuntza ia osoa euskaraz emango da. Informazio guztia hemen

La Aventura del Saber RTVEko programa HaziCampusean

-2026ko urtarrila- Joan den urtarrilaren 11n, RTVEko La Aventura del Saber programak Gasteizko hezkuntza-patioei buruzko erreportaje batean sartu gintuen. Erreportajean, Dani Zuazagoitiak eta Arantza Ricok Arabako Campuseko Baratze Ekologikoaren proiektua … Leer más