Campus Bizia Lab Jardunaldia: GrALak iraunkortasunaren alde

2025ko ekainaren 17an, Campus Bizia Lab programaren 8. jardunaldia ospatu zen Bilboko Bizkaia aretoan. Bertan, Hazi Campusarekin loturiko ikasle batek aurkeztu zuen bere Gradu Amaierako Lana. Jardunaldiaren web orrian dioen bezala: “Jardunaldi honen helburua unibertsitate-komunitate osoarentzako (IRI, TEKAZEL eta ikasleak) eta 2024/25 ikasturtean Campus Bizia Lab (CBL) proiektuetan izandako aurrerapenak ezagutzeko eta UPV/EHUren iraunkortasun-erronkekin lankidetzan aritzeko interesa duten beste eragile batzuentzako topaketa izatea da.”

Naim Sobera Mercado ikasleak (Lehen Hezkuntza hirueleduna gradua) aurkeztu duen Gradu Amaierako Lanak honako izenburua du: Serantes mendia: Natur Zientzien irakaskuntza eta naturarekiko atxikimendua. Lehen Hezkuntzarako Sekuentzia Didaktiko bat.

Gradu Amaierako Lan honen zuzendaria Arantza Rico izan da.

Zorionak inplikazioa eta egindako lanagatik!

Mantenimendu eta Zaintza saioak HaziCampusean

Ekaineko datozen ostegunetan (ekainak 12, 19 eta 26) mantenimendu lanak egingo ditugu baratzean 17:00etik 19:etara. Denok gonbidatuta zaudete 🤜🏽❤️🤛🏽eta ez da beharrezkoa konfirmatzea.

Saio hauek ere Arabako Campuseko baratze ekologikoa ezagutzeko aukera gisa har ezazu, ez baduzu oraindik ezagutzen 🧐🧐
eta akaso, hurrengo ikasturtean, gure proiektuan parte hartzeko hazia erein egingo da! (irakasle gisa baratzean hezkuntza praktikak aurrera eramaten edo  agroekologia buruz ikasteko!). ANIMATU eta ETORRI BARATZERA! 🐞👒🍅🍅

Informazio gehiago: hazicampusaehu@gmail.com

 

 

 

Enlight Lantegiak baratze kolaboratiboak ikaskuntzaren katalizatzaile gisa aztertu ditu

Gasteiz, 2025eko maiatzaren 27 – Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) “Antolaketa, Praktika Onenak eta Konpromisoa Unibertsitate Baratze Kolaboratiboetan” gaiaren inguruko nazioarteko lantegi bat hartu zuen ENLIGHT sarearen ekimenaren barruan. Bordele eta Uppsalako unibertsitate kideetako ordezkariak bildu ziren esperientziak partekatzeko eta iraunkortasun estrategia kolaboratiboak garatzeko. Horretaz gain, Estibaliz Saez de Camarak (Garapen Jasangarrirako Espainiako Sareko presidentea), eta Valladolideko Unibertsitateko Marcia Eugenio-Gozalbo ikerlariak, iraunkortasuneko lankidetza proiketuetan eta baratze ekodidaktikoen esperientziak partekatu zituzten, hurrenez hurren.

Bi eguneko ekitaldia Arabako Campuseko baratze ecodidaktikoak (HaziCampusa) antolatu zuen, eta unibertsitate espazio berdeak diziplinarteko hezkuntza eta komunitatearen parte-hartzerako erreferente bihurtzean zentratu zen. Parte-hartzaileek erabaki-hartzea partekatua azpimarratzen duten gobernantza ereduak aztertu zituzten eta campuseko baratzeak nola izan daitezkeen instituzio akademikoen eta iraunkortasun mugimendu zabalagoen arteko zubia aztertu zen.

 

Funtsezko jarduerek unibertsitate bakoitzaren baratze ekimenak erakusten zituzten aurkezpenak, landaketa tailer praktikoak, eta Bordeleko unibertsitateko bi permakultura proiektuen bisitak barne hartu zituzten. Tailerrak baratze kolaboratiboen potentziala nabarmendu zuen ingurumen alfabetatzea bultzatzeko, ikaskuntza transdisziplinarioa bultzatzeko eta klima-egokitzapenean laguntzeko, ezinbestekoak diren nazioarteko aliantzak eraikitzen dituen bitartean.


Ekimenak erakusten du Europako unibertsitateek onartzen dutela gero eta gehiago campuseko baratzeak hezkuntza ikuspegi berritzaileen eta komunitatean zentratutako ingurumen ekintzaren katalizatzaile indartsuak direla.

 

 

Geometria baratzean Miguel de Cervantes eskolako ikasleekin

Pasa den maiatzaren 20an, Miguel de Cervantes eskolako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak UPV/EHUko Arabako Campuseko baratze ekologikoan egon ziren matematika ikasten. Bizitza errealeko hainbat esparrutan moduan, baratzean ere geometria dagoela ohartu dira. Baratzean dauden hainbat objektutan irudi geometriko lauak eta solido geometrikoak identifikatu dituzte, eta objektu horiek baratzeko planoan kokatu dituzte. Horrela, espazio-zentzua jorratu dute esperimentalki. Talde-lanean, giro onean eta eguraldia lagun, ikas-irakas esperientzia ederra partekatu dugu.

Egindako inplementazioaren analisia, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntza graduko Asier Otegi Alavak egingo du bere gradu amaierako lanean, Elena Agirre Basurko irakaslearen zuzendaritzapean. Eskerrik asko Miguel de Cervantes eskolari gurekin lankidetzan aritzeagatik!

Ramón Bajoko ikasleak Arabako Campuseko baratzea neurtzen

Ramón Bajo eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak UPV/EHUko Arabako Campuseko baratze ekologikoan egon ziren (2025/05/06) matematika ikasten. Neurri-zentzua eta espazio-zentzua jorratu zituzten esperimentalki. Urratsak, oinak edota zinta metrikoa erabiliz, baratzearen azalera eta perimetroa kalkulatu zituzten. Ikasleak talde-lanean oso gustura aritu ziren. Eguraldia lagun, esperientzia polita bizi genuen.

Egindako inplementazioaren analisia, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntza graduko Asier Otegi Alavak egingo du bere gradu amaierako lanean, Elena Agirre Basurko irakaslearen zuzendaritzapean. Eskerrik asko Ramón Bajo eskolari gurekin lankidetzan aritzeagatik!

ENLIGHT WORKSHOP: UNIVERSITY GARDENS FOR LEARNING AND COLLABORATION

Datorren maiatzaren 26 eta 27an, Arabako campusean, UNIVERSITY GARDENS FOR LEARNING AND COLLABORATION ENLIGHT partzuergoaren Workshopa egingo da gai honen inguruan:”Organization, Best Practices and Commitment in University Collaborative Gardens”. Unibertsitate-baratze kolaboratiboen gobernantza ereduak aztertuko dituen tailer praktikoa izango da. Tailer honetan Bordeleko Unibertsitateko, Uppsalako Unibertsitateko eta Bratislavako Comenius Unibertsitateko ordezkariek parte hartuko dute. Topaketa honek gure baratze ekodidaktikoa gertutik erakusteko aukera emango digu, baita garai honetako ohiko lanak egiteko aukera ere. Egitarau osoa deskarga daiteke esteka honetan.

 

Ezagutu zure eskolako biodibertsitatea

Joan den apirilaren 3an gure baratze ekologikoan eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatean biodibertsitateari buruzko prestakuntza-pilula bat antolatu genuen Lehen Hezkuntzako irakasleentzat, Berritzegune Nagusiarekin lankidetzan. Pilula hau Berritzeguneen Jasangarritasun Mintegiaren prestakuntza-proiektu … Leer más

MATEMATIKA BARATZEAN, MATEMATIKA BARATZEAREKIN

Atsegin handiz, STEAM2Net Ikerketa-hezkuntza sareko ikaskuntza-irakaskuntza sekuentzia bildumaren lehen alea partekatzen dizuegu: Matematika baratzean-matematika baratzarekin (Elena Agirre eta Paula Montaña). Liburua web orria honetatik bertatik jaitsi ahal duzu (Baliabide didaktikoak atalera joan).

Liburu honetan baratzea testuinguru modura erabiltzen duten hamar jarduera didaktiko eskaintzen dira, Lehen Hezkuntzan matematika lantzeko. Baratzean bertan kokatuz eta metodologia aktiboak erabiliz, inplementatzeko proposatzen diren jarduera didaktikoen bidez ikasleek ikuspegi eta arrazoibide matematikoak garatu eta aplikatuko dituzte hainbat problema ebazteko. Espero dugu Lehen Hezkuntzako irakasleentzat baliagarria izatea.

2025-Hiri-ortu ekologikoei buruzko ikastaro berria

Dagoeneko irekita dago Hiri Baratze Ekologikoei buruzko ikastaro berrian izena emateko epea. Ikastaroa  Arabako Campuseko Baratze Ekologikoa koordinatzen duten UPV/EHUko irakasleek antolatuta eta Kiribilore Permakulturak emana. Izena emateko, bete ezazu … Leer más