Berritzegunearen Zientziaren Didaktikaren Itinerarioa HaziCampusean

-2026ko otsaila-

2026ko otsailaren 24 eta 25ean bi formakuntza bana eskaini genituen Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza irakasleentzako. Saioak 2025-2026 ikasturterako Berritzeguneek antolatzen dituzten zientziaren didaktikaren itinerarioetan kokatzen dira eta HaziCampusean aurrera eraman direnak, eskolako berdeguneetan biodibertsitateari buruz ikerketak egiteko pentsatuta daude. Formakuntza saioek 3 orduko iraupena izan zuten, eta gure baratzea bisitatzeaz gain, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko zientzia laborategian, baliabide didaktikoak eta izaki bizidunen behaketa eta sailkapena lantzeko aukera izan zuten partehartzaileek. Formakuntza Arantza Rico eta Igone Palaciosen ardurapean egon zen Lehen Hezkuntzari dagokionez, eta Lur Moraguesen pean Haur Hezkuntzakoa. Formazio bakoitzera 28 irakasle inguru bertaratu ziren eta oso harrera ona eduki zuten. Biodibertsitatea aztertzeko metodoak eta tresnak eskuratzeaz gain, formakuntzak irakasleen gai honen inguruan ikas egoerak sortzeko ideiak eta irizpide metodologikoak bereganatzeko pentsatuta daude. Horretarako, dagoeneko ezarri eta ebaluatu diren hainbat proposamen didaktiko ezaguratarazi ziren. Hona hemen baratzean egindako saioaren argazki batzuk:

 

 

Leave a Comment