2026-Hiri-ortu ekologikoen udazkeneko ikastaro berria

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA HEMEN Dagoeneko izen-ematea irekita dago Hiri-ortu ekologikoen udazkeneko ikastaro berrian, EHUko Arabako Campuseko Baratze ekologikoa koordinatzen duen irakasle-taldeak sustatuta eta Kiribilore Permakulturak antolatuta. Izena emateko, sartu goian … Leer más

IngeniatuZ. STEM jarduerak HaziCampusean

-2026ko ekaina- EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak zabaldutako deialdiaren irabazle suertatu zen Ingenieritza Eskola eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landare Biologia eta Ekologia saileko kideek aurkeztutako IngeniatuZ proiektua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren … Leer más

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen bisita HaziCampusera

-2026ko maiatza- Clara Rosa Rodríguez Fernández irakasle asturiarrak harremanetan jarri da HaziCampusarekin eta Gasteizko IGIko ordezkariekin, hezkuntza-bisita bat antolatzeko, Arabako hiriburua Espainiako politika berdeetan erreferente bihurtu duten ekintzak bertatik bertara … Leer más

Unibertsitateko mikrokredentziala HaziCampusean maiatza eta ekainean

EHUko mikrokredituen webgunean argitaratu berri da gure prestakuntza, honako izenburu honekin: Eskolako espazio berdea: STEM hezkuntzarako eta iraunkortasunean oinarritutako hezkuntzarako diseinu eta erabilera didaktikoa.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendutako “Lekuan Oinarritutako Ikaskuntzari” buruzko prestakuntza da, eta Hezkuntza eta Kirol Fakultatean eta Arabako Campuseko Baratze Ekologikoan emango da. Eskoletako berdeguneen hezkuntza-aukerak aztertzen ditu, batez ere patio naturalizatuak dituzten ikastetxeetarako. STEM hezkuntza eta iraunkortasuna integratzen dituen ikastaro praktikoa da, baliozkotutako eta gelara transferitu daitezkeen proposamen didaktikoekin. Unibertsitatearekin kolaborazioak hasteko aukera ere eskaintzen du, ikasgelan STEM proposamenak praktikan jartzeko.

Saioak asteazkenetan izango dira,16:00-18:00 edo 16:00-19:00. Guztira 6 saio izango dira, 2026ko maiatzak 6tik ekainaren 10era arte. (programa hemen edo webgunean kontsultatzea gomendatzen da, saio bakoitza noiz den jakiteko informazio zehatza izateko). Prestakuntza ia osoa euskaraz emango da. Informazio guztia hemen

La Aventura del Saber RTVEko programa HaziCampusean

-2026ko urtarrila- Joan den urtarrilaren 11n, RTVEko La Aventura del Saber programak Gasteizko hezkuntza-patioei buruzko erreportaje batean sartu gintuen. Erreportajean, Dani Zuazagoitiak eta Arantza Ricok Arabako Campuseko Baratze Ekologikoaren proiektua … Leer más

2026-Hiri-ortu ekologikoei buruzko ikastaro berria

Dagoeneko irekita dago Hiri Baratze Ekologikoei buruzko ikastaro berrian izena emateko epea. Ikastaroa  Arabako Campuseko Baratze Ekologikoa koordinatzen duten UPV/EHUko irakasleek antolatuta eta Kiribilore Permakulturak emana. Izena emateko, bete ezazu … Leer más

ZIZARE: STEM ikaskuntza eta identitatea(k) eskolako kanpo espazio berdean Ministeritzako proiektua hasi berri da

Gasteiz, 2025eko Abendua

Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikerlari-talde batek Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatutako proiektua eskuratu du, 2024ko “Generación de Conocimiento” deialdian (kodea PID2024-159566NB-I00). Proiektuak hiru urteko iraupena izango du eta 96.375 euroko finantziazioa du.

Diseinuan Oinarritutako Ikerketaren paradigmaren pean, proiektu honek Lehen Hezkuntzako STEM arloko ikaskuntzari buruzko ezagutza teorikoa sortu nahi du, eskolako berdegunea testuinguru hartuta. Proiektu honen helburua da STEM arloko proposamenak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea eskolako kanpo-espazioa erabiliz irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko eta ikasleengan  “STEM pertsona”izatearen hainbat interpretazio inklusiboak sustatzeko. Proiektuaren akronimoa (ZIZARE) da  eta gure lurzoruen materiaren zikloan funtsezkoak diren ornogabe hauei keinu bat egiteaz gain, proiektuaren hiru ideia jasotzen ditu:
Zientzia (ZIentzia)-+-Apreziazioa (ZAletasuna)-+Ikerketa (REsearch).

Proiektuaren parte-hartzaileak hauek dira: Arantza Rico (Ikerlari Nagusia), Igone Palacios-Agúndez (Ikerlari Nagusi kidea), Unai Coronel Gastiain (doktore-aurreko ikerlaria), Aritz Ruiz-González, Elena Agirre-Basurko, Uzuri Albizu-Mallea eta Daniel Zuazagoitia.