Urriaren 23an eta 24an, Arantza Ricok gonbitea jaso zuen II Seminario de Alfabetización Ambiental-en parte hartzeko. Mintegi hau Sevillako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Ana Rivero buru duen ikerketa-taldeak antolatu zuen eta helburu nagusia esparru teorikoak, prestakuntza-esperientziak eta ikerketen emaitzak trukatzea, desazkundeari buruzko ikerketa-ildo didaktiko bat definitu ahal izateko. Mintegian, didaktika espezifikoetako ikertzaileak, eraldaketa ekosozialari lotutako elkarteetako ordezkariak, ingurumen-hezitzaileak eta arlo horretako hezkuntza-proiektuekin lotutako irakasleak bildu ziren. HaziCampusa-tik baratzeko ikaskuntza esperientzialari lotutako proposamen didaktikoen diseinuari buruzko emaitzak eta eraldaketa ekosozialean laguntzeko lankidetza-sareen sorreran dugun esperientzia eskaini genituen.