2024ko ekainaren 19an, Campus Bizia Lab programaren 7. jardunaldia ospatu zen Bilboko Bizkaia aretoan. Bertan, Hazi Campusarekin loturiko gure hiru ikaslek aurkeztu zituzten euren Gradu Amaierako Lanak. Jardunaldiaren web orrian dioen bezala: “Jardunaldi honen helburua unibertsitate-komunitate osoarentzako (IRI, TEKAZEL eta ikasleak) eta 2023/24 ikasturtean Campus Bizia Lab (CBL) proiektuetan izandako aurrerapenak ezagutzeko eta UPV/EHUren iraunkortasun-erronkekin lankidetzan aritzeko interesa duten beste eragile batzuentzako topaketa izatea da.”
Hauek izan dira Arabako Campuseko Baratze Ekologikoarekin lotura duten ikasleak eta euren Gradu Amaierako Lanen izenburuak:
- Naiara Lopez Sevilla (Geografia gradua): El efecto de la gobernanza local en la integración del cambio climático en las ciudades: naturalización de patios
- Jon Unzurrunzaga Madinabeitia (Haur Hezkuntza gradua): Altxor naturalak eskolan: Haur Hezkuntzan biodibertsitatea esploratu eta babesteko proposamen didaktikoa
- Xabier Royo Santos (Lehen Hezkuntza hirueleduna gradua): Biodibertsitatea aztertzen Lehen Hezkuntzan
Zorionak inplikazioa eta egindako lanagatik!