“STEAM2-NET” IKERKETA ETA HEZKUNTZA SAREAREN I. JARDUNALDIA

Hurrengo azaroaren 15ean goizeko 9.30 eta 14.00ak bitartean Arabako Campuseko Micaela portilla eraikinean “STEAM2-NET” IKERKETA ETA HEZKUNTZA SAREAREN I. JARDUNALDIA ospatuko da. Jardunaldi hau eskolako berdeguneen erabilera didaktikoaren ingurukoa izango da eta bertan, eskola desberdinetako kideek euren esperientziak partekatzeko aukera izango dute. Gainera, unibertsitate eta eskolen arteko ikerketa eta transferentzia sustatzeko gakoak tratatuko dituen mahai ingurua egongo da. Jardunaldia HaziCampusa-n parte hartzen duten hainbat irakasle eta ikertzailek antolatu dute. Programa hemen kontsulta dezakezu

 

Sevillako Unibertsitateko II Seminario de Alfabetización Ambiental-en gonbidapena

Urriaren 23an eta 24an, Arantza Ricok gonbitea jaso zuen II Seminario de Alfabetización Ambiental-en parte hartzeko. Mintegi hau Sevillako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Ana Rivero buru duen ikerketa-taldeak antolatu zuen eta helburu nagusia esparru teorikoak, prestakuntza-esperientziak eta ikerketen emaitzak trukatzea, desazkundeari buruzko ikerketa-ildo didaktiko bat definitu ahal izateko. Mintegian, didaktika espezifikoetako ikertzaileak, eraldaketa ekosozialari lotutako elkarteetako ordezkariak, ingurumen-hezitzaileak eta arlo horretako hezkuntza-proiektuekin lotutako irakasleak bildu ziren. HaziCampusa-tik baratzeko ikaskuntza esperientzialari lotutako proposamen didaktikoen diseinuari buruzko emaitzak eta eraldaketa ekosozialean laguntzeko lankidetza-sareen sorreran dugun esperientzia eskaini genituen.

 

2024-Hiri-ortu ekologikoen udazkeneko ikastaro berria

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA HEMEN Dagoeneko izen-ematea irekita dago Hiri-ortu ekologikoen udazkeneko ikastaro berrian, UPV/EHUko Arabako Campuseko Baratze ekologikoa koordinatzen duen irakasle-taldeak sustatuta eta Kiribilore Permakulturak antolatuta. Izena emateko, sartu goian … Leer más

Transizio ekosozialerako Unibertsitate-Baratze Ekodidaktikoen manifestua: Sinatu eta atxikimendua eman

Dagoeneko Red de Universidades Cultivadas-en web orrian argitaratu da Transizio ekosozialerako Unibertsitate-Baratze Ekodidaktikoen manifestua. Esteka honetara sartuz, osorik irakurri ahal duzu eta euskaraz, katalanez, gazteleraz eta galegoz deskargatu dezakezu.

Gainera, zure atxikimendua adierazi ahal duzu dagokion galdetegia betez. Behean duzu QR kodea eskaneatzeko. Animatu eta zabaldu ezazu!

Campus Bizia Lab Jardunaldia: GrALak iraunkortasunaren alde

2024ko ekainaren 19an, Campus Bizia Lab programaren 7. jardunaldia ospatu zen Bilboko Bizkaia aretoan. Bertan, Hazi Campusarekin loturiko gure hiru ikaslek aurkeztu zituzten euren Gradu Amaierako Lanak. Jardunaldiaren web orrian dioen bezala: “Jardunaldi honen helburua unibertsitate-komunitate osoarentzako (IRI, TEKAZEL eta ikasleak) eta 2023/24 ikasturtean Campus Bizia Lab (CBL) proiektuetan izandako aurrerapenak ezagutzeko eta UPV/EHUren iraunkortasun-erronkekin lankidetzan aritzeko interesa duten beste eragile batzuentzako topaketa izatea da.”

Hauek izan dira Arabako Campuseko Baratze Ekologikoarekin lotura duten ikasleak eta euren Gradu Amaierako Lanen izenburuak:

  • Naiara Lopez Sevilla (Geografia gradua): El efecto de la gobernanza local en la integración del cambio climático en las ciudades: naturalización de patios
  • Jon Unzurrunzaga Madinabeitia (Haur Hezkuntza gradua): Altxor naturalak eskolan: Haur Hezkuntzan biodibertsitatea esploratu eta babesteko proposamen didaktikoa
  • Xabier Royo Santos (Lehen Hezkuntza hirueleduna gradua): Biodibertsitatea aztertzen Lehen Hezkuntzan

Zorionak inplikazioa eta egindako lanagatik!

STEAM erronka gure baratzean Lehen Hezkuntzako ikasleekin

Lehen Hezkuntzako 1. mailako Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleek Hazi Campuseko ortura joateko aukera izan zuten STEAM proiektu bat egitera!

Aurreko Martxoaren 20an, Claudia Alonso, Lehen Hezkuntza Graduko ikaslea, Corazonistas ikastetxeko 1. mailako ikasle eta tutoreekin bertaratu zen gure baratzera. Claudia Gradu Amaierako Lana burutzen ari da Elena Agirre irakaslearen zuzendaritzapean Matematikaren Didaktikaren inguruan.

Hona hemen Claudiaren egun horretako kronika:

Ikas-egoera honen helburu nagusia, lehenengo mailako ikasleek ortuaren testuinguruan matematikako eduki desberdinak lantzea izan zen. Horretarako, aurreko asteetan landu zituzten jakintzak eta estrategiak martxan jartzea ezinbestekoa izan zen, natura eta ingurumena zaintzen zuten bitartean benetako EKODETEKTIBE bihurtzeko. Ortuaren ikas-egoera gauzatzeko, 1. mailako ikasleekin pista-jolas bat sortu zen matematikako hainbat eduki lantzeko testuinguru erreal batean. Horrela, bizitzako esparru gehienetan matematika aurki daitekeela konturatzeko aukera izan zuten ikasleek. Guztira, lau eginkizunez osatutako erronkak egin ziren, pista desberdinak erabiliz. Amaitzeko, guztiek batera azkenengo pista ebatzi zuten eta klasean bertan landatzeko haziak irabazi zituzten. Jarduera hauek matematika ezagutza bizitzaren beste arlo batzuekin erlazionatzen laguntzen dute, eta ondorioz, matematika hezkuntzaren ikuspegia handitzen da, ikasle trebeagoak eta kritikoagoak heziz.”

 

Arabako Campuseko Baratza Ekologikoa Faktoria irratsaioan

2024ko otsailak 26an Hazi Campusa (Arabako Campuseko Baratze Ekologikoa) EITBko Faktoria saioko protagonistetako bat izan zen.
Bertan,  Arantza Rico (aurtengo CBL proiektuaren koordinatzailea) eta Dani Zuazagoitia elkarrizketatu zuten.
Saioa entzun nahi baduzu sartu ahal duzu hemen (eta kokatu 1:41:14 puntuan). Edo, bestela, entzun audioa hemen.

2024-Hiri-ortu ekologikoei buruzko ikastaro berria

LURRA, URA, HAZIAK, ERREMINTA MODERNOAK, SASOIKO ETA TOKIKO BARATZAK Irekita dago Hiri Baratze Ekologikoei buruzko ikastaro berrian izena emateko epea. Ikastaroa  Arabako Campuseko Baratze Ekologikoa koordinatzen duten UPV/EHUko irakasleek antolatuta … Leer más