Eraldaketa ekosozialaren aldeko Unibertsitateko Baratze Ekodidaktikoen Aldeko Manifestuaren aurkezpena Bartzelonako III. CNEAn

III. Congrés Nacional de Educació Ambiental delakoan parte hartu dugu Bartzelonan urtarrilaren 25etik 27ra.
Kongresuaren leloa honakoa izan da: “Justizia ekosozialaren aldeko komunitateak eraikitzen”. Kongresu hau ingurumen hezkuntzaren elkargune bat da, mundu aldakor eta konplexu batek planteatzen dizkigun erronkei aurre egiteko lan ingurunea eskaintzen duena eta gizarte jasangarriago, erantzunkideago eta bidezkoago baterako irtenbideak sortzeko balio duena

Gure parte-hartzea Red de Universidades Cultivadaseko (RUC) kideak egiten ari garen lanaren barruan kokatzen da, Eraldaketa Ekosozialaren aldeko Unibertsitateko Baratze Ekodidaktikoen Aldeko Manifestua zabaltzeko. Manifestu hori Gobernantza eta Erantzunkidetasun saioan aurkeztu zen Mariona Espinet Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle eta ikertzailearekin batera.

Estatuko unibertsitate-eremuko hainbat pertsonak elkarrekin egindako manifestu honek egoera ekosozial globalaren eta tokikoaren diagnostiko partekatua eskaintzen du, bai eta administrazioei zuzendutako eskaerak ere, unibertsitateetan espazio horiek kudeatzeko dauden zailtasunak gainditzeko.

Leave a Comment