2024ko azaroan bi ikastaro labur eskainiko dira Arabako Campuseko Baratze ekologikoan. Ikastaro hauek jardunean dauden irakasleei zuzenduta daude eta dohainik dira.
Sartu hemen ikastaroei buruzko informazioa eskuratzeko eta izena emateko (bietan edo batean ala bestean izena eman ahal duzu)

I-Nolakoa da lurzorua? Nola gerturatu gure ikasleei?

Data: 2024ko Azaroaren 5 eta 7
Ordutegia: 15:00-17:00
II-Haziei buruzko formakuntza: Landatutako biodibertsitatea eta hazien tailerra (EHko hazien Sarea)
Data: 2024ko Azaroaren 19 eta 21
Kokapena: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Hezkuntza eraikina-magisteritza). Juan Ibañez de Sto Domingo, 1 – 01006, Vitoria-Gasteiz. https://goo.gl/maps/qo7WEvf4AW1RMAfz9
Harremanetan jartzeko: daniel.zuazagoitia@ehu.eus; arantza.rico@ehu.eus