Zer da HAZI CAMPUSA?

Arabako Campuseko Ortu ekologikoa (HAZI CAMPUSA), duela urte batzuk sortu zen. Hau unibertsitateko irakasleek sortu eta kudeatzen dute eta Ikasleeen Errektoreordetazako Jasangarritasun Berrikuntzarako Proiektu baten barruan kokatuta dago.

Proiektu honen helburu nagusia ortua bera baliabide didaktiko gisa indartzea da. Bertan, diziplinarteko eta lankidetzan oinarrituta dauden irakaskuntza praktika aurrera eraman eta jasangarritasunaren inguruko jarduera formatiboak bultzatzeko xedea dugu.

Azken ikasturte hauetan zehar hauek izan dira HAZI CAMPUSean aurrera eraman diren jarduerak:

  1. Curriculum jasangarria sustatzen dituzten irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko parte hartzen dituzten eragileen arteko koordinazioa bultzatzea
  2. Jarrera eta portaera jasangarriak sustatzen dituzten nekazaritza ekologikoaren inguruko formakuntza ikastaro berriak bultzatzea
  3. Bio-hondakinak kudeatu eta egoki tratatzeko komunitate transdiziplinarra sortzea