2024-2025 ikasturtean oso kolaboratzaile bereziak ditugu gure baratzean. Federico Baraibar ikastetxeko ZIG gelako ikasleak lanera etortzen dira asteazkenero. Hauek dira baratzean egiten ari diren jarduerak:
- euren sukalde-lantegiko hondakin organikoak konpostatzera ekarri
- Hostoak jaso eta bildu
- Txorientzako bazkalekuak bete
- Baratzean bizi diren izaki bizidunak behatu, sailkatu, ikasi
- Babak erein
- Aire zabalean eta jarduera fisikoaz gozatu
Esteka honetan euren jardunen egunerokoa kontsulta ahal duzue.
Eskerrik asko guri bisitan etortzeagatik!