-2026ko ekaina-
EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak zabaldutako deialdiaren irabazle suertatu zen Ingenieritza Eskola eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko Landare Biologia eta Ekologia saileko kideek aurkeztutako IngeniatuZ proiektua.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako ikasleei, beren beregi bideratuta egon da, eta aktibitate praktikoen bitartez, gazteen interesa piztea izan da lehentasuna.
Aurten egin da lehenengoz Arabako Campusean, eta lau goiz osostan ikasleek aktibitate praktikoak egin dituzte.
Hiri-berdeguneak:Desertu berde ala Biodibertsitate iturri? galderarekin erronka bota genien ikasleei Landare Biologia eta Ekologia sailetik.
Galderari erantzuteko zer informazio behar den eta datuak nola jaso guztion artean hausnartu ondoren, ikasleak 4 taldetan antolatu ziren eta goiz oso batez laginketa egin zen hiriko bi berdegunetan: Udaletxeak kudeatutako berdegune batean eta HaziCampusean.
Prozedura zientifikoak jarraituz egin zen laginketa, eta lagin tamaina eta adierazgarritasunaren garrantzia azpimarratu ziren emaitzen fidagarritasuna onartzeko.
Ikasle talde bakoitzak hurrengoa egin zuen berdegune bakoitzean:
- Landare dibertsitatea aztertu: 5 x 5 metroko laginketa eremuko landare espezie desberdinak bereiztu eta laguntzarekin identifikatu.
- Polinizatzaileak zenbatu eta taldetaku.
- Lurzoruko makrofaunaren azterketa: lurzoru laginak hartu eta bertako makrofanuna aztertu.
- Lurzoruaren ezaugarri abiotikoak analisatu: testura, pHa, eta konpaktazioa aztertu ziren zenbait puntutan.
Laginketaz aparte, azken orduan, landareekiko itsutasuna borrokatzeko Ginkana burutu zen.
Hamar espezieren deskribapenak zituzten, eta ezaugarri horiekin bat zetorren espeziea bilatu behar zuten baratzean. Ondoren izena jartzen genion.
Bigarren egunaren ondoren, bi berdeguneen arteko konparaketa egin zitzaien eta emaitzak erakutsi.
