-2026ko maiatza-
Clara Rosa Rodríguez Fernández irakasle asturiarrak harremanetan jarri da HaziCampusarekin eta Gasteizko IGIko ordezkariekin, hezkuntza-bisita bat antolatzeko, Arabako hiriburua Espainiako politika berdeetan erreferente bihurtu duten ekintzak bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.
Clara Rosa Rodríguez Fernández Gijongo Rosario de Acuña BHIko irakaslea da, eta Málagako Rincón de la Victoriako Ben al Jatib BHIa eta Alcalá de Henareseko Alcalá Nahar BHIa barne hartzen dituen ikastetxeen elkarte-proiektu batean parte hartzen du. Hiru ikastetxeek ingurumen-hezkuntzako eta eskola-baratzeko proiektuetan lan egiten dute, eta Gasteiz aukeratu dute beren proiektuaren azken helmuga gisa, hirian egiten ari diren ekimen jasangarriak ezagutu eta ikasteko.
Hezkuntza-ordezkaritzak Hazi Campus bisitatu zuen, eta Gasteiz Espainiako politika berdeen abangoardian kokatu duten ekintzak ezagutzeko interesa adierazi zuen. Beren hirietan antzeko egoerak sustatzeko helburuarekin, hezkuntza-ordezkaritzak Eraztun Berdea eta Olarizuko Lorategi Botanikoa bisitatu zituen IGIrekin harremanetan jarri ondoren.
Hezkuntza-bisita honek jasangarritasunaren eta ingurumen-hezkuntzaren arloko ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta Espainiako hainbat eskualdetako ikastetxeen arteko loturak estutzeko aukera ematen du.
