La Aventura del Saber RTVEko programa HaziCampusean

-2026ko urtarrila-

Joan den urtarrilaren 11n, RTVEko La Aventura del Saber programak Gasteizko hezkuntza-patioei buruzko erreportaje batean sartu gintuen. Erreportajean, Dani Zuazagoitiak eta Arantza Ricok Arabako Campuseko Baratze Ekologikoaren proiektua zertan datzan azaldu zuten, baita eskolako patioen naturalizazio prozesuekin duen lotura ere. Gainera, Federico Baraibar BHIko Zereginen Araberako Ikaskuntza Gelak ere parte hartu zuen. Bertan argi geratzen da baratzean ikasteak ematen dituen onurak.

Sartu erreportajera esteka honetan klikatuz.

 

 

Leave a Comment