Lehen Urratsak naturalizatutako aire zabaleko ikasgela diseinatzeko

-2026ko uztaila-

Aurreko uztailaren 1 eta 3an, lantegi praktiko bat antolatu genuen Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. HaziCampusak antolatu zuen ekitaldia, eta Kiribilore Permakultura Elkarteko arduraduna den Pedro Ferrerok dinamizatu zuen. Lantegiaren helburuak argiak ziren:

  1. Naturalizatutako aire zabaleko gela irekien ezaugarriak ezagutzea eta 2. Elkarlanean naturalizazio eta eraldaketarako lehen diseinu bat sortzea Hezkuntza egoitzaren atzeko patioarentzat.

Hezkuntza eta Kirol Fakultateko diziplinarteko talde anitz batek parte hartu zuen lantegian, diziplina ezberdinetako irakasle eta ikerlariak, baita zerbitzuetako langileak ere. Permakulturazko diseinuaren irizpideak eta egungo errealitatea kontuan hartuta, patio honen aukerak eta erronkak aztertu ziren, eta lehenengo zirriborroak diseinatu ziren. Ekimen oso interesgarria izan zen, eta etorkizun hurbilean eraldaketa hau guztion artean errealitate bihurtzeko bidea ireki zuen.