Pasa den abenduaren 22an, Niño Jesús eskolako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak UPV/EHUko Arabako Campuseko baratze ekologikoan egon ziren bertako habitatak eta euren biodibertsitatea aztertzen. Bisita hau ezarpen didaktiko baten amaierako jarduera izan da. Alba De Arriba, Lehen Hezkuntza Graduko 4 mailako ikaslea eta Leire Ruiz de Azua, LHko 4. mailako natur zientzien irakaslea lankidetzan aritu dira eskolako habitatak eta biodibertsitateari buruzko sekuentzia didaktikoa aurrera eramaten. Talde-lanean, giro onean eta eguraldia lagun, ikas-irakas esperientzia ederra partekatu dugu eta ikasleek hainbat ornogabe, anfibio eta landareak identifikatu dituzte.
Egindako inplementazioaren analisia, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Lehen Hezkuntza graduko Alba De Arriba Fabak egingo du bere gradu amaierako lanean, Arantza Rico irakaslearen zuzendaritzapean. Eskerrik asko Niño Jesús eskolari gurekin lankidetzan aritzeagatik!


